-
Europar Batasunaren Next Generation Funtsak nire enpresarako eskatzen lagun diezadakezue? Funts horiek eskatzeko zure proiektua sendotzen lagun zaitzaketen adituak ditugu. Behatu xehetasun guztiak enpresen atalean, aditu batekin nola hitz egin ere azalduko dizugu.Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/next-generation/#541 -
Next Generation EU Funtsa noiz iristea aurreikusten da? Estatuko Aurrekontu Orokorrean (EAO) Next Generation EU funtseko 26.634 milioi euro barneratzen dira (24.200 milioi euro Berreskurapen eta Erresilientzia Mekanismorako eta 2.434 milioi euro React EU funtsera bideratzeko). Hau da, Espainiako Gobernuak dagoeneko funts horiek aurrera diezazkieke enpresei.
Epeak betetzen baldin badira, lehendabiziko funtsak uztailetik aurrera iristen hasi beharko lirateke.Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/next-generation/#542 -
Nola sar naiteke Next Generation EU Funtsera? Next Generation EU funtsen gutxi gorabehera % 50 Estatuko instituzioek kudeatuko dute ministerio eta agentzia nazional ezberdinen eskutik (CDTI, IDAE, etc), eta beste 50% autonomia erkidego ezberdinek eta tokiko administrazioek egikaritu dute, beren eskumen-eremuaren barneko politikak izaki.
Next Generation EU funtsaren bidez proiektuak finantzatzeko interesa duten enpresek parte hartu eta beren proposamenak dirulaguntzen deialdi ezberdinetara aurkeztu beharko dituzte, hurrengo hilabetetan argitaratuz joango direnak.
Bertan sartu ahal izango dira proiektu berriak edo 2020ko otsailetik aurrera egikaritzen hasi direnak.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/next-generation/#543