-
Interneten erosketak egiteko txartel birtual baten inguruan hitz egin didate, zer da hori zehazki? Internet bidez erostean zure txarteleko datuak eman nahi ez badituzu, txartel birtuala da aukerarik onena.
Nahi adina txartel birtual sor ditzakezu, doan, zure banka elektronikoaren edo banka mugikorraren bidez. 1 edo 2 hilabeteko iraungitze-data jar diezaiekezu, eta zenbat diru edukiko duzun eskuragarri, berehalako erosketak egiteko. Muga hori jaitsi dezakezu, eta txartela deuseztatu ere, gehiago erabili behar ez baduzu.
Ordainketa egiteko, hiru datu sartu behar dituzu: txartel birtualaren zenbakia, iraungitze-data eta txartelarekin batera emango dizugun CVV zenbakia (Txartelaren Egiaztapen Balioa).
Txartel birtuala benetako txartel bati lotuta dago, eta txartel horretan daukazun saldo erabilgarria baino ezingo duzu erabili. Txartel horren mugimenduetan ikusiko dituzu, beraz, txartel birtualarekin egindako erosketak.
Txartel birtualei buruz gehiago jakin nahi baduzu, sartu gure blogean.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/tarjetas-empresas/#229 -
Kontakturik gabeko nire txartela ez dabil, zer egingo dut? Kontakturik gabeko txartelarekin 50 eurotik beherako erosketak, hau da, PIN kodea sartu gabe egitekoak, kopuru jakin bat duzu soilik. Segurtasunagatik, behin muga horretara iritsita, ordainketak errorea emango dizu.
Hori gertatzen baldin bazaizu, txartela terminalaren zirrikituan sartu eta PIN kodea sartu baino ez duzu egin behar. Horrela, kontagailua zeroan ipiniko da.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/tarjetas-empresas/#399 -
Nola areagotu dezaket kutxazainetik atera dezakedan diru kopurua? Modu hauek dituzu kutxazainetik atera dezakezun diruaren muga areagotu edo murrizteko:
- ABANCAKO zure aplikazioan, sartu 'Txartelak’ erlaitzean, txartela hautatu eta doikuntzetan sartu (goran dagoen horzdun gurpilaren irudia) muga aldatzeko.
- Zure banku elektronikoan ere txartelean sartu eta 'Mugak aldatu’ menuan klik egin behar duzu.
- Zure enpresen banku elektronikoan, 'Txartelak/Komertzioak' > 'Mugen aldaketa’ aukeran.
- Edo telefono bidezko bankuko zure gakoekin 981 179 600 telefono-zenbakira deituz (edo +34 981 179 600 telefono-zenbakira atzerritik deitzen baldin badiguzu), astelehenetik ostiralera 08:00 - 22:00 bitartetan.
Gainera, gogoan izan muga alda dezakezula baita komertzioetan eta Internet bidez ordainketak egiteko ere.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/tarjetas-empresas/#183 -
Nola egin dezaket diru-sarrera bat kutxazain batean? Eragiketa berean 40 billete sar ditzakezu gehienez (ez dira monetak onartzen). Gainera, gure kutxazain berrietan zenbatekoa berehala izango da erabilgarri. Litekeena da kutxazain automatiko batzuetan zenbatekoa berehala erabilgarri ez izatea.Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/tarjetas-empresas/#184 -
Nola itzul edo ezezta dezaket txartelarekin egindako ordainketa bat? Saltoki batean (fisikoan zein elektronikoan) erosketa egin baduzu eta bertan behera utzi behar baduzu, saltokiak berak atzera egiteko aukera izan beharko luke.
Eragiketa identifikatzen ez baduzu, itzali txartela Banku Mugikorraren bidez, bidali mezu elektroniko bat tuseguridad@abanca.com helbidera edo jarraitu agindu hauei erreklamazioaren tramitea hasteko.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/tarjetas-empresas/#187 -
Erabil dezaket kreditu-txartel bat dirua nire enpresako kontu batera pasatzeko? Uneren batean zure negozioko kontuko saldoa areagotzea behar baldin baduzu, intsualdaketa bat egin dezakezu zure kreditu-txarteletik oso modu errazean (kontuan izan komisio bat ordainduko duzula, zure kreditu-txartelarekin kutxazain batean dirua ateratzen baldin baduzu ordainduko duzu berdina). Oso erraza da: zure enpresetarako banku elektronikoan, hautatu ‘Txartelak/ Komertzioak > Txartelak> Intsualdaketa kontura’ aukera. Hautatu kargua zein txarteletan egin nahi duzun, dirua zein kontura bidali nahi duzun eta zenbatekoa aukeratu, eta kito.Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/tarjetas-empresas/#354 -
Bana ditzaket kreditu-txartelak nire langileen artean? Bai, Business ABANCA txartelarekin nahi adina txartel entrega ditzakezu. Zure enpresak, txartelen titularra baita, kreditu orokorra hala behar duten langileen artean banatu ahalko du. Zuk erabakiko duzu zenbaterainoko kreditua banatu haien aretan.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/tarjetas-empresas/#84 -
Langile ezberdinen txarteletarako kreditu-muga ezberdinak eska ditzaket? Bai. Enpresak langile bakoitzari esleitu nahi dion muga hautatzen du, baina guztien artean ezingo dute atera zure enpresak duen kreditu orokorretik gorako kopururik.
Langile bakoitzarentzat hilean muga ezberdinak finka ditzakezu, baina eguneroko mugak ere finka ditzakezu, hilean zehar guztira ateratakoa ez ezik, egunez eguneko eragiketetan ateratakoa ere kontrolatzeko.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/tarjetas-empresas/#85 -
Pertsonaliza dezaket txartela nire enpresaren logotipoarekin? 10 txartel baino gehiago kontratatzen baldin badituzu, zure enpresaren logotipoarekin pertsonalizatzeaz gain, pertsonalizazio hori doan aterako zaizu.
Logotipoa pertsonaliza dezakezu eta baita hondoko kolorea ere, zure enpresaren elementu bereizgarri modura. Horrela, kreditu-txartela zure sinadura promozionatzeko elementu bat gehiago izango da.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/tarjetas-empresas/#86 -
Eta nire langileetako bati txartela lapurtzen baldin badiote, zein arrisku izango du enpresak? Beste edozein txartelekin gertatzen den modura, zure langileetako bati txartela lapurtzen baldin badiote, edo besterik gabe, galdu egiten baldin badu, lehenbailehen jakinarazi beharko duzu, txartela ezeztatu eta blokea dadin.
Business Txartel bat galdu dela edo lapurtu dutela jakinarazteko, 981 910 522 telefono-zenbakira dei dezakezu (edo +34 981 910 522 telefono-zenbakira atzerritik deitzen bagaituzu) edo, bestela, gertuen duzun ABANCAKO bulegora joan zaitezke. Jakinarazten duzun unetik aurrera ez duzu inolako erantzukizunik izango txartelen karga ditzaketen gastuen gainean.
Berrikusi zure txarteleko mugimenduak eta zuk egin ez duzun mugimenduren bat hautematen baldin baduzu, erosketa horien zenbatekoa itzultzeko eska dezakezu webgune honetan bertan.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/tarjetas-empresas/#87 -
Zer egin behar dut nire txartelean edo nire kontuan nik egin ez ditudan eragiketak agertzen badira? Txartelaren mugimenduetan zuk ezagutzen ez dituzun eragiketak detektatzen badituzu, berehalako neurriak har ditzakezu transakzio gehiago prebenitzeko. Txartela itzali beharko duzu app mugikorraren edo banka elektronikoaren bidez, etorkizunean harekin egin litezkeen eragiketak blokeatzeko.
Garrantzitsua da kontuan hartzea erosketa batzuek luze jo dezaketela prozesatzen, eta, horregatik, begiratu ezazu ea ezagutu ez dituzun horiek oraindik islatu gabeko eragiketa legitimoak diren.
Transakzioren bat zurea ez dela baieztatzen baduzu, urrats hauek egin ditzakezu zure aplikazio mugikorraren bidez, guri gorabeheraren berri emateko:
- Hautatu ezagutzen ez duzun mugimendua (bat edo batzuk)
- Adierazi gorabeheraren arrazoia
- Sinatu gorabeheraren dokumentua
Urrats horiek egin ondoren, itzulketa lortzeko behar diren izapideak egingo ditugu, eta horren berri emango dizugu.
Ezin baduzu zure app-a erabili, dei iezaguzu ahalik eta azkarren 900 815 525 zenbakira (edo +34 981 910 525 zenbakira, atzerritik deitzen badiguzu), guk egin beharreko kudeaketa guztiak egin ditzagun.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/tarjetas-empresas/#537 -
Nola funtzionatzen du Via - T izenekoak? VIA –T Teleordainketa ibilgailuen haizetakoan ipintzen den gailu elektroniko bat da, ordainsari-autopistetan automatikoki igarotzeko aukera ematen duena, ordaintzeko eremuan geratzeko beharrik gabe.Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/tarjetas-empresas/#166 -
Nola erregulariza ditzaket ez-ordaintzeak nire kontu, txartel edo maileguetan? Zure zorraren ordainketa osoa edo partziala egin ahal izango duzu bide hauek erabiliz:
- ABANCAko aplikazioa edo banka elektronikoa, karguak egiten dizkizugun kontura funtsak transferituz;
- hurbilen duzun kutxazain edo bulegoa;
- 900 81 58 58 telefonoa.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/tarjetas-empresas/#553 -
Zein kanbio-tasa erabiltzen da atzerriko monetan egindako operazioetan? Komisiorik aplikatzen da? Zure txartelarekin euroa ez den beste moneta bat erabiliz erosketa bat egin edo kutxazain batean dirua ateratzen duzunean, eragiketan erabilitako monetaren balioa eurotara bihurtzen da.
Bihurketa zure txartelaren markak zehaztuko du, Visak edo Mastercard-ek, azken bankuaren eta ABANCAren arteko operazioa likidatzen den egunean. Baliteke egun hori eta zuk eragiketa egin duzun eguna bat ez etortzea, herrialdearen, merkataritzaren, beste bankuaren... arabera eta ez dago aurrez jakiteko modurik.
Bihurketaren gutxi gorabeherako bat izan dezazun, dibisa kalkulagailu bat prestatu dugu, data jakin batean zure ABANCA txartelarekin atzerriko moneta bat erabiliz ordaintzen duzunean aplikatzen den kanbio-tasa ezagutu dezazun. Kalkulagailuak egun eta moneta horietarako guk esakintzen dizugun tipoaren eta Europako Banku Zentralak (EBZ) eskaintzen duen tipoaren arteko aldea erakutsiko dizu, ehunekotan. Zenbaitetan ezin izango dizugu informazio hori eman, EBZak ez baitu ematen moneta guztien bihurketa-informazioa. Gainera, baliteke zure txartelak dibisa aldaketagatik komisioa izatea, kontratuan zehaztutakoaren arabera. Zure kasua bada, kalkulagailuak hori ere azalduko dizu.
Kontuan izan beste moneta bat erabiltzen duten atzerriko herrialdeetako kutxazain batzuek aukera eman diezazuketela eragiketa zuzenean eurotan egiteko. Kasu horretan, kanbio-tasa kutxazain horrek berak ezartzen du eta, beraz, ABANCAk ez du parte hartzen eta ez du erantzukizunik horretan. Kutxazain horrek erabiliko duen kanbio-tasaren berri eman beharko lizuke. Eragiketa hauek zuzenean eurotan egingo dira eta, ondorioz, ez zaizu txartelak izan dezakeen dibisak aldatzeagatiko komisiorik aplikatuko. Hala ere, kontuan izan behar duzu, agian, eskaintzen dizuten kanbio-tasa ABANCAk eskaintzen dizuna baino okerragoa dela.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/tarjetas-empresas/#556 -
Zenbat denbora behar duzue txartel berri bat bidaltzeko? Txartel berria bost eta zazpi lanegun arteko epean jasoko duzu, gutxi gorabehera. Epea bera da bulegoan jasotzea nahiz posta bidez etxean jasotzea aukeratzen baduzu.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/tarjetas-empresas/#97 -
Zer dira txartel baten gastu-mugak? Segurtasun-arrazoiak direla eta, txartel guztiek dute eragiketa bakarrean gastatu edo kutxazainetik atera dezakezun gehienezko diru-kopuru bat. Horri txartelaren gastu-muga esaten zaio. Muga hori gainditzen duen erosketaren bat edo diru-ateratzeren bat egiten baduzu, eragiketa ezeztatu egingo da.
ABANCAren aplikazioaren bidez txartel bakoitzaren gastu-muga alda dezakezu Internet bidezko erosketak egiteko, denda fisikoetan erosketak egiteko edo kutxazainetan ateratzeko. Adibidez, Internet bidez gutxi erosten baduzu, Internet bidezko erosteko gastu-muga txikitu dezakezu. Hartara babestuago egongo zara txartela lapurtzen badizute.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/tarjetas-empresas/#560