-
Lor al dezaket ABANCAko nire kontuan dudan saldoaren ziurtagiria edo kontuaren titulartasunaren ziurtagiria Enpresen Banka Elektronikoaren bidez? Bai, zure Enpresen Banka Elektronikoan, nahi duzun kontuan sartu, eta egin klik ‘Informazioa’ eta ‘Eskatu’ aukeretan.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/banca-electronica/eragiketak-banka-elektronikoan#171 -
Nola pertsonaliza dezaket Enpresen Banku Elektronikoko nire profila? Jakina, egin dezakezu, oso erraza da, zure Banku elektronikoko ´Erabilerak´ erlaitzean. Zure datu pertsonalak ez ezik, doako tresna hori zure beharrizanetara egokitzeko alderdi ezberdinak alda ditzakezu, adibidez:
- Ohiko onuradunen kudeaketa
- Eragiket kuttunen kudeaketa
- Ezizenen kudeaketa
- Konfigurazio pertsonala
- Loginaren jardunaren aldaketa
- Kontuak ezkutatzea
- Kredentzialen administrazioa. PIN kodea aldatzea
- Kredentzialen administrazioa. Erabiltzailea aldatzea
- Kredentzialen administrazioa. Sinadura aldatzea
- Kontratuko ezizena
- Korrespondentziaren konfigurazioa
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/banca-electronica/eragiketak-banka-elektronikoan#339 -
Génesis. Fitxategiak sortzeko programa Zure enpresako kontabilitate-programak fitxategia formatu normalizatuan sortzen baldin badu, zure fitxategia zuzenean bidal dezakezu Banku Elektronikoaren bidez. Bestela, baditugu trenak
fitxategia formatu normalizatuan sortzeko:- Zure ordenagailuan modu errazean deskarga eta instalatu dezakezun aplikazio bat, bidalketak sortu eta kudeatzeko aukerarekin: Genesis ( sistema-eragilea Microsoft Windows duten ekipamenduetarako sortua, Enpresen Banku elektronikoan deskarga daiteke, "Fitxategiak/ Fitxategiak sortu eta kudeatu” hautatuz
- Web-koadernoen online aukera, enpresen Banku elektronikotik fitxategiak sortu eta igortzea ahalbidetzen duena. Aurrekoarekin alderatuz abantaila da aplikazioa ez duzula zure ordenagailuan instalatu beharko. Beraz, programa eguneratu bat izango duzu eta eskuragarri edozein PC erabiliz.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/banca-electronica/eragiketak-banka-elektronikoan#180 -
Enpresen banku elektronikoan ez zaizkit agertzen kontratatu ditudan produktu guztiak. Enpresetarako banku elektronikoko kontratuan alta ematean, zein kontu edo produkturekin jardun nahi duzun hautatu behar duzu. Halaber, produktu berri batean alta ematen baldin baduzu, enpresen banku elektronikoan barnera dezatela eskatu behar duzu. Produktu horietakoren bat ez dela ageri ikusten baldin baduzu, deitu zure bulegora alta eman diezazuten. Eta barkamenak, agian gure huts-egitea izan da eta.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/banca-electronica/eragiketak-banka-elektronikoan#125 -
Zer behar dut banku elektronikotik zordunketen fitxategiak, transferentziak edota finantzatutako zordunketak bidaltzeko? Enpresen banku elektronikoan bidalketa horiek egiteko aukera ematen dizuten hainbat tresna dituzu, denbora eta akatsak aurreztea ahalbidetuko dizutenak. Tresna horiek Espainiako Bankuaren araudiaren araberako fitxategiak sortzen dituzte.
Zordunketen (N.19) eta aurrerakinen (N.58) fitxategiak prozesatzeko zerbitzu horiei estaldura emateko kontratua sinatu behar duzu modu presentziakoan. Kontratu horiek sinatu gabe fitxategiak bidaltzeko aukera izango duzu, baina ez dira prozesatuko.
Informazio hori areagotu dezakezu enpresetarako banku elektronikoko eskuliburuan (pdf formatuan, deskarga dezazun).
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/banca-electronica/eragiketak-banka-elektronikoan#126 -
Nola kudea dezaket nominen ordainketa? Nominen ordainketa enpresen banku elektronikotik egin dezakezu. Horiek “nomina” mota modura irten daitezen 34 SEPA arauko fitxategi batean igorri beharko dituzu. Zure banku elektronikoan 34 araua sortzeko bi programa dituzu erabilgarri, bat web bertsioan eta bestean tokiko instalazioko bertsioan.
Nominen igorpenekin lotutako informazio edo laguntza gehiago nahi izatera, gurekin jar zaitezke harremanetan 981 910 522 telefono-zenbakira deituz.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/banca-electronica/eragiketak-banka-elektronikoan#182 -
Baliogabe dezaket banku elektronikotik dagoeneko egin dudan ordainagiri edo transferentzien bidalketa bat? Bai, baina oraindik prozesatu gabe dauden fitxategiak soilik baliogabe ditzaket. Bidalketa egin duzunetik minutu gutxi batzuk baino igaro ez baldin badira, ziurrenera banku elektronikoan zuzenean baliogabetu ahal izango dituzu. Dagoeneko denbora jakin bat igaro baldin bada eta banku elektronikotik baliogabetu ezin badituzu, bempresas@abanca.com helbidera posta bat bidali eta honakoa zehatz-mehatz adierazi beharko diguzu:
-
fitxategian ageri den enpresaren izena eta IFZ/IFK.
-
zenbatekoa.
-
bidalketa-data.
-
zure harremanetarako telefono-zenbakia.
Ahalik eta lasterren jarriko gara zurekin harremanetan.
Informazio hori areagotu dezakezu enpresetarako banku elektronikoko eskuliburuan (pdf formatuan, deskarga dezazun).
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/banca-electronica/eragiketak-banka-elektronikoan#127 -
-
Ikus al dezaket banku elektroniko bidez zein ordainagiri etorri zaizkidan bueltan egin dudan zordunketen bidalketa batetik? Jakina. Kontuan karguren bat ikusi baldi baduzu ordainagirien itzulketen ondoriozkoa, berrikusi zuren banku elektronikoa. Hor bidali dituzun eta bueltan etorri zaizkizun ordainagiriak ikusiko dituzu. D19 luzapena duen fitxategi batean dituzu.
Gogoan izan fitxategi hori ikusi ahal izango duzula soilik bidalketa egin duen erabiltzaile bera erabiltzen baldin baduzu. Fitxategia aurkitzen ez baldin baduzu, edo beste zalantzaren bat baldin baduzu, jar zaitezke gurekin harremanetan 981 910 522 telefono-zenbakian goizeko 08:00etatik iluntzeko 22:00etara, astelehenetik ostiralera. Edo nahiago baldin baduzu, jar zaitez harremanetan zure bulegoarekin.
Informazio hori areagotu dezakezu enpresetarako banku elektronikoko eskuliburuan (pdf formatuan, deskarga dezazun).
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/banca-electronica/eragiketak-banka-elektronikoan#128 -
Nola eska dezaket ABANCAKO bezero baten ordainketa aurrerakina enpresen banku elektroniko bidez? ABANCAren bezeroa bazara eta, gainera, gure confirming zerbitzua erabiltzen duen bezero batekin lan egiten baduzu, ordainketaren aurrerakina eskatu ahal izango duzu enpresentzako zure banku elektronikoaren bidez.
Ez bazara ABANCAren bezero, gure ordainketen aurrerakinen plataforman izena eman baino ez duzu egin behar. Horretarako, aurretiaz ABANCAk ordainketa jakinarazpen bat bidali behar izan dizu, eta bertan izango duzu zerbitzu hau erabiltzeko beharrezko datuk.
ABANCAk zure bezeroak zure alde ematen dituen ordainketa aginduak finantzatzen ditu, azkar eta erraz. Eta Internet bidez egiten duzunez, asteko edozein egunetan eta eguneko edozein ordutan duzu eskura zerbitzua.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/banca-electronica/eragiketak-banka-elektronikoan#129 -
Zer da sinaduren postontzia banku elektronikoan? Sinaduren postontziak enpresako arduradunek banku elektronikotik egindako igorpen eta eragiketak baliozkotu ditzatela ahalbidetzen du horiek gauzatu aurretik.
Enpresako norbaitek eragiketa bat agintzen duenean, ez da gauzatzen ahalordedunak sinatzen duen arte. Ahalordedun hori zerbitzua kontratatzean emango dizkiogun gakoekin sartu behar da, egiteke dauden eragiketak berrikusi eta baliozkotu egin beharko ditu.
Ahalordeduna den pertsona bat baino gehiago baldin badago, eragiketa egiteke geratuko da beharrezkoak diren sinadura kopurua osatu arte, gehienez 45 egunez.
Eta ahalordedunek enpresen banku mugikorra baldin badute, jakinarazpen bat igorriko diegu sinatzeke dagoen eragiketaren bat dutenean, aplikaziotik zuzenean baimendu ahalko dutena.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/banca-electronica/eragiketak-banka-elektronikoan#130 -
Nola egunera ditzaket harremanetarako nire datuak? Datu guztiak eguneratuta izatea funtsezkoa da zerbitzu onena eskaini diezazugun. Hori dela eta, helbidea, telefonoa edo posta aldatzen baldin baduzu, garrantzitsua da berau eguneratzea. Horretarako, hori egiteko bi formula oso erraz ipintzen dizkizugu eskura. Aukera hauek dituzu:
- Urruneko bankuko gakoak baldin badituzu, dei gaitzazu 981 17 96 00 telefono-zenbakira (+34 981 17 96 00 atzerrian baldin bazaude)
- Edo hurbil zaitez zuregandik gertu ditugun bulego ugarietako batera
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/banca-electronica/eragiketak-banka-elektronikoan#189 -
Transferentzien fitxategi bat igorri dut. Noiz iritsiko da bere hartzailearengana? Eguerdiko 12:00en aurretik igorri baldin baduzu, egun horretan iritsiko zaie hartzaile guztiei. Transferentzien fitxategia iluntzeko 20:00en aurretik igorri baldin baduzu, egun berean iritsiko zaie ABANCAKO bezeroei eta hurrengo egun baliodunean iritsiko da beste finantza-erakunde batzuetako kontuetara.Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/banca-electronica/eragiketak-banka-elektronikoan#144 -
Nola egin dezaket nire gizarte-aseguruen ordainketa? Gizarte-aseguruak modu eroso eta errazean ordain ditzakezu Ordainketak/Helbideratzeak aukeran zure enpresen banku elektronikoan.Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/banca-electronica/eragiketak-banka-elektronikoan#310 -
Zer da hobari ohiko bat? Dirua ia beti onuradun berdinei igortzen badiezu, haien datuak gorde ditzakezu dirua igortzen diezun bakoitzean horiek teklatua erabiliz idatzi behar ez izateko. Hori zuren enpresen Banku Elektronikoko Erabilerak- Pertsonalizazioa-Ohiko Onuradunen Kudeaketa aukeran kudea dezakezu. Ikusiko duzu zein erosoa den!Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/banca-electronica/eragiketak-banka-elektronikoan#311 -
Zer da eragiketak berresteko kodea? Banku elektronikotik kontsultaz aparteko eragiketa bat egiten duzunean, zure sinadura sartzeko eskatuko dizugu (8 zifra dituen ezkutuko gako bat) eragiketa berresteko. Gainera, arrisku gehiagoko eragiketetan berrespen-kode bat igorriko dizugu mugikorrera sinadurarekin batera sartu beharko duzuna eragiketa baliozkotzeko.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/banca-electronica/eragiketak-banka-elektronikoan#202 -
Nola eskura dezaket banku-ziurtagiri bat? Saldoaren ziurtagiri bat edo titulartasuneko ziurtagiri bat behar baldin baduzu, zure enpresen banku elektronikoko 'Kontuak' > 'Kontuen Ziurtagiriak' aukeran deskarga dezakezu.Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/banca-electronica/eragiketak-banka-elektronikoan#312 -
Nola eman diezaioket baja helbideratze bati? Helbideratze bati baja eman diezaiokezu zure Enpresen Banku Elektronikoko "Ordainketak/ Helbideratzeak" erlaitzean. Jarraian, hautatu " Helbideratzeak” aukera, enpresa jaulkitzailea adierazi eta sakatu "baja".
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/banca-electronica/eragiketak-banka-elektronikoan#203 -
Nola alda ditzaket enpresako datuak? Zure enpresako datuak (helbidea, helbide elektronikoa, etab.) alda ditzakezu 981 910 522 telefono-zenbakira deituz, edo ABANCAKO gure bulego batean.Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/banca-electronica/eragiketak-banka-elektronikoan#204 -
Nola eska dezaket txeke/ordaindukoen taloitegi bat? Txeke edo ordaindukoen taloitegi bat eska dezakezu zure Enpresen Banku Elektronikoko “Kontuak” erlaitzean, ondoren "Txekeak /Taloitegiak eskatu” aukera hautatuz.Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/banca-electronica/eragiketak-banka-elektronikoan#205 -
Non beha dezaket nire korrespondentzia? Zure korrespondentzia beha dezakezu zure Enpresen Banku Elektronikoko “e-Korrespondentzia” aukeran. Dokumentu horiek, PDF formatuan, ABANCAK zure etxera bidalitako egiaztagiriaren balio bera dute.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/banca-electronica/eragiketak-banka-elektronikoan#206 -
Zergatik dago nire kontuko saldoaren zati bat blokeatuta edo atxikita? Kontu bakoitzaren posizioan, saldo erabilgarria eta blokeatutakoa agertzen dira. Blokeatutako saldoa kontuan kargatu gabe dauden eginiko eragiketei dagokie (likidatzeko dauden zordunketa-txartelekin egindako erosketak, blokeoa enbargoa dela eta, txekeak sartzea…).
Blokeatutako mugimenduen xehetasuna ikusteko, goitik beherako zerrendan sakatu behar da.
Gehiago jakin nahi baldin baduzu, informazio hori areagotzen dugu gure blogean.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/banca-electronica/eragiketak-banka-elektronikoan#536 -
Nola berrerabil ditzaket Enpresen Banku Elektronikoan transferentzia batean sartutako datuak? Bidali nahi duzun transferentzia beste batzuetan egin baldin baduzu, ez da beharrezkoa datu guztiak berriro teklatuarekin idaztea. Eragiketa hori berreskura dezakezu Kontuak>Transferentziak> Transferentziak Behatu aukeran, “Berrerabili” sakatuz. Behin transferentzia berreskuratuta, daturen bat alda dezakezu, adibidez, eragiketaren zenbatekoa edo kontzeptua.Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/banca-electronica/eragiketak-banka-elektronikoan#207 -
Zein dira nazioarteko transferentzia bat egiteko beharrezkoak diren datuak? Nazioarteko transferentzia bat egiteko banku hartzailearen Swift/BIC kodea, onuradunaren izena (dirua jasoko duen pertsona/enpresa) eta dirua sartuko zaion kontuaren IBAN zenbakia behar dituzu.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/banca-electronica/eragiketak-banka-elektronikoan#208 -
Nola eska dezaket nire kontuko mugimenduen laburpena? Zure kontuko mugimenduen laburpena eskura dezakezu banku elektronikotik edo mugikorretik.
Ordenagailua, zure banku elektronikoko ‘Kontuak’ aukeran. Kontsultatu nahi duzun daten arteko tartea eta kontsultaren emaitzaren formatua baino ez dituzu hautatu behar: Excel, Microsoft Money OFC, Microsoft Money OFX, Norma 43 AEB eta PDF.
Mugikorretik, hautatu kontsultatu nahi duzun data arteko tartea eta sakatu ‘Partekatu’ > ‘Mugimenduak Esportatu’. Fitxategia deskargatuko da Excel formatuan.
Urruneko bankuko zerbitzua ez baldin baduzu, doan eta % 100 online kontratatzera adoretzen zaitugu. Bestela, gure bulegoetako batera joan beharko zara izapide hori egiteko.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/banca-electronica/eragiketak-banka-elektronikoan#153 -
Ikus dezaket banku elektronikotik zein ordainagiri ordaindu ditudan edo zein ordainagiri pasa ditudan kobrantzara? Zure ordainagirietako baten ordainketa kontsultatu behar baduzu, zure Enpresen Banku Elektronikoko Ordainketa -Helbideratzeakerlaitzetik egin dezakezu
Fitxategi bidez igorri dituzun ordainagiriak ikusi nahi badituzu, Fitxategia- Igorritako Fitxategia Behatu, aukeran egin dezakezu eta, ondoren, fitxategia hautatu eta sakatu Xehetasuna ikusi.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/banca-electronica/eragiketak-banka-elektronikoan#327 -
Nola lor ditzaket billeteak atzerriko monetan (liberak, dolarrak edo beste dibisa batzuk)? Bidaiatzeko edo beste edozertarako billeteak behar badituzu atzerriko monetan, atzerriko moneta eskatu edo sar dezakezu gure bulegoetako batean. Kontuan izan billeteak lortzeko egun batzuk behar ditzakegula.
Halaber, 981 17 96 00 telefono-zenbakian eska ditzakezu (edo +34 981 17 96 00 telefono-zenbakira deituta atzerritik deitzen baldin badiguzu). Hitzordu bat emango dizugu gertuen duzun bulegoan ilararik egin ez dezazun eta billeteak prest izan ditzazun.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/banca-electronica/eragiketak-banka-elektronikoan#162 -
Nola eska dezaket 43 Araua laburpen bat? Enpresen Banku elektronikotik 43 Araua laburpena eskatzeko ‘Kontuak’ > ‘Fitxategiak’ > ‘Laburpenen fitxategia eskatu’ erlaitzera jo behar duzu. Hortik aurrera, laburpenak data, aldizkakotasun, kontu, formatu –aukeran dituzu Excel, SEPA edo Q43– eta xedearen arabera konfiguratu ahalko dituzu.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/banca-electronica/eragiketak-banka-elektronikoan#387 -
Sina dezaket ABANCAKO produktu baten kontratua banku mugikorreko aplikaziorekin? ABANCAKO banku mugikorreko aplikazioarekin gure bezeroek gehien eskatzen dituzten produktuetako batzuk sina ditzakezu modu erosoan. ABANCA sinadura erabilgarri dago kontu, mailegu pertsonal, kreditu-txartel, aseguru, pentsio-plan, Aseguruak Tarifa Lau eta beste askoren izapidea egiteko, eta baita enpresetara bideratutako produktu ezberdinetarako ere. Gainera, mugikorrarekin ere sinatzeko aukera izango duzu beste produktu batzuen kontratazioko fase ezberdinetan (hipotekak, enpresetarako kredituak, etab.). Beraz, erosoagoa izango da produktu horiek izapidetzea. Horregatik egiten dugu, zure erosotasunagatik. Galdetu zure kudeatzaileari kontratazioan zehar. Hark emango dizkizu xehetasun guztiak.Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/banca-electronica/eragiketak-banka-elektronikoan#498 -
Zergak, isunak edo ordainagiriak ordain ditzaket enpresen banka elektronikoarekin? Jakina! ABANCA erakunde laguntzailea dela adierazten duten ordainagiriak ordaindu eta helbideratu ahal izango dituzu:
- Zure hiriko zergak, kontribuzioak eta tasak ( ondasun higiezinen gaineko zerga, zaborra, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga, eta abar).
- Horniduren ordainagiriak (argia, ura, gasa, eta abar).
- Gizarte Segurantzaren ordainagiriak.
- Udalen isunak.
- Zerga Administrazioko Espainiako Agentziaren zergak.
Autonomia erkidegoen zergak eta tasak ordaintzeko, erkidego bakoitzaren webgunean egin ahal izango duzu.
Zure urrutiko bankua erabiltzeko gakorik ez baduzu, erraz kontrata dezakezu hemen, eta bidaliko dizkizugu. Era berean, isuna edo ordainagiria ordain dezakezu zure finantza txartelarekin, gure ordainketa pasabidea erabiliz.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/banca-electronica/eragiketak-banka-elektronikoan#550 -
Nola egiten dut sarrera bat ordaindu gabeko mailegu batean, banka elektronikoaren bidez? Zure banka elektronikotik, eguneko edozein unetan, dirua intsuldatu dezakezu zure kontuetatik maileguari lotutako kontura. Horrela, saldo erabilgarria izan dezakezu maileguaren kuotak kargatzen dizkizugunean.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/banca-electronica/eragiketak-banka-elektronikoan#555 -
Badakizu zer den aldizkako bidalketa bat? Aldizkako bidalketen bidez, beste kontu batera dirua bidali ahalko duzu automatikoki eta aldizkakotasun jakin batekin. Aldizkako bidalketa bati alta ematea, zure lehen transferentziarekin batera egin ahalko duzu. Aldizka egingo diren transferentzien zenbatekoa, datak, eta amaitze-data zehaztu beharko dituzu.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/banca-electronica/eragiketak-banka-elektronikoan#685 -
Zenbat denbora behar da enpresen banka elektronikoaren bidez egin dudan transferentzia bat iristeko? Kontu propioen arteko bidalketa egin baduzu, edozein dibisatan, berehala iritsiko da eta balio-data bidalketaren betearazpen egunean aplikatuko da.
Europako xede-kontua (SEPA) duten eta eurotan egindako transferentzia arrunten kasuan, eragiketa 12:00ak baino lehen egin baduzu, egun horretan bertan iritsiko da. Beranduago egiten baduzu, hurrengo egun baliodunean.
Berehalako transferentziak aukera hautatuz gero, 20 segundo baino gutxiagotan bidaliko da dirua xede-kontura. Aukera horrek asteko egun guztietan balio du, edozein ordutan (betiere 15.000 eurotik beherako bidalketa bada eta hartzailea Europako kontu bat bada).
Transferentziak dibisetan 08:30etik 17:00etara bitarteko ordutegian egin behar dira, egun baliodunetan. Balio-data bi egun baliodun izango da, transferentzia egiten denetik kontatzen hasita. Espainian betearazpen-eguna balioduna ez denean, hurrengo egun baliodunean egingo dira.
Geroratutako edo aldizkako transferentziak egun baliodun guztietan burutzen dira, 18:00etan. Egun balioduna ez bada, aurreko egun baliodunean egingo da.
Eragiketen balio-data aldatu egiten da transferentzia egiten duzun dibisaren arabera:
- Eurotan egindakoei (OMF) balio-data betearazpen egunean jarriko zaie.
- Amerikar dolarretan (USD), egindakoak 14.30ak baino lehen burutzen badira, balio-data burutze egunean izango dute (betiere kontrabalioa 2.000.000 eurotik beherakoa bada). Ondoren egiten badira, hurrengo egun balioduneko balio-data aplikatuko da.
- Kanadar dolarretan (CAD), libera esterlinetan (GBP) eta peso mexikarretan (CHF), egindakoak 13.00ak baino lehen burutzen badira, balio-data burutze egunean izango dute (betiere kontrabalioa 200.000 eurotik beherakoa bada). Ondoren egiten badira, hurrengo egun balioduneko balio-data aplikatuko da.
- Franko suitzarretan (CHF), egindakoak 10.30ak baino lehen burutzen badira, balio-data burutze egunean izango dute (betiere kontrabalioa 2.000.000 eurotik beherakoa bada). Ondoren egiten badira, hurrengo egun balioduneko balio-data aplikatuko da.
- Gainerako dibisetarako premiazko transferentziek beti dute hurrengo egun balioduneko balio-data.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/banca-electronica/eragiketak-banka-elektronikoan#686