-
Zer da Bezeroaren Egiaztatze Indartua (SCA)? Bezeroaren Egiaztatze Indartuak, “Strong Customer Authentication”izenarekin edo “SCA” ingelesezko ikurrekin ere ezagunak, segurtasun-neurri indartuak aplikatzean datza, txartelarekin egiten diren ordainketak are seguruagoak izan daitezen.
2021. urtera arte, komertzio seguruetan bezeroen egiaztapena bezeroari txartelaren zenbakia, iraungitze-data, CVV kodea eta sms bidez mugikorrera bidaltzen diogun 4 digituko erabilera bakarreko gakoa adieraz zitzala eskatuz egiten zen.
SCA egiaztatzea eskatzen den unetik aurrera, bezero batek zure komertzio birtualean erosketa bat egiten duenean, txartelaren zenbakia eta iraungitze-data sartzeko eskatuko diozu. Gainera, erosteko erabiltzen duen txartela jaulkitzen duen bankuak 3 egiaztapen-faktore mota hauetako 2 eskatuko dizkio:
-
Ezagutza: dakien zerbait, esate baterako, banku elektronikoan sartzeko bere pasahitza, edo bere txarteleko PIN kodearen posizio jakin batzuk.
-
Jabetza: duen zerbait, esate baterako, bere smartphone gailura lotutako aplikazioa, edo SMS bidez erabilera bakarreko pasahitzak jasotzeko erabiltzen duen mugikorra.
-
Atxikipena: "den” zerbait, esate baterako, elementu biometrikoak, aurpegi-ezagutzea edo hatz-marka, kasu.
Banku jaulkitzaile modura, gure txartelen titular diren bezeroei erosoenak eta erabiltzen errazenak suertatzen zaizkien egiaztatze-faktoreak eskatuko dizkiegu, teknologia erabiltzearekin eta gurekin harremanetan ipintzeko duten moduari dagokienez beren lehentasunetara egokituz.
Haatik, beti ez dizkiegu egiaztatze-faktore berdinak eskatuko, bezeroak online erosteko erabiltzen duen gailuaren araberakoa izango da hori.
Gainera, kontuan izan behar da Europako Espazio Ekonomikoko banku guztiak PSD2 araudia betetzera derrigortuta gaudela eta, horrenbestez, guztiok txertatu behar ditugu segurtasun-neurri hauek. Banku bakoitzak erabakitzen du beren bezeroei eskatuko dizkien egiaztatze-faktoreak zein diren. Hortaz, bezero berberak zure komertzioan egiten duen erosketaren esperientzia ezberdina izatea ordaintzeko erabiltzen duen txartela jaulki duen bankuaren arabera.
Aurkitu PSD2 zuzentarauari buruzko informazio gehiago gure blogean.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/banca-electronica/psd2#504 -
-
Zein dira Bezeroaren Egiaztatze Indartua (SCA) nire bezeroen ordainketetan aplikatzeko salbuespenak? Zure bezeroen ordainketa guztiak ez dira Bezeroen Egiaztatze Indartua modalitatean egin behar. Badira legezko zenbait exentzio eta salbuespen bi egiaztatze-faktoreak eskatu behar ez izateko aukera ematen dutenak. Horrek erabiltzailearen esperientzia hobetzea dakar, ordainketaren segurtasuna murriztu gabe.
Hala, ordainketa mota askotan, beren izaeragatik, PSD2 araudiak egiaztatze indartua eskatzeko betekizuna salbuesten du:
- Aurreordainketa-txartel anonimoekin egindako ordainketetan, izan ere, anonimoak direnez, ezinezkoa da titularraren identitatea egiaztatzea.
- MIT (Merchant Initiated Transactions) transakzio izenekoetan. Araudian agindu-emaileak hasitako ordainketa elektronikoetan SCA egiaztatzea aplikatzea eskatzen du. Produktu edo zerbitzuen ordainketetan komertzioaren eta txarteleko titularraren artean aldez aurretiko adostasun bat dagoenean MIT eragiketez hitz egiten ari gara. Hala, adostasun horren arabera, komertzioak kargua egin dezake titularrak aldez aurretik hura eragiteko ekintzarik egin beharrik gabe, eta SCA egiaztatzea eskatzen da lehendabiziko erosketak baina ez hurrengoetan (adibidez, harpidetzen ordainketa, horniduren ordainketa edo aparteko karguak auto baten alokairuan edo hotel baten erreserban). Txartelen kontrako zordunketa-eragiketen antzekoak dira.
- MO/TO eragiketak (Mail Order/Telephone Order), hau da, telefonoz edo postaz aginduak.
- Sare mugatuetan egindako ordainketak.
- Banku jaulkitzailea edo eskuratzailea Europako Espazio Ekonomikotik kanpo daudela egiten diren eragiketak.
Gainera, legez hainbat salbuespen aurreikusten dira. Horietan txartelak jaulkitzen dituzten bankuek SCA egiaztatzea ez aplikatzea onartzen da, arrisku gutxiagoko eragiketatzat hartzen direlako. Honatx salbuespen horiek:
- 30 eurotik beherako zenbatekoko ordainketak, gehienez 5 eragiketa batu arte edo 100 euroko zenbatekora iritsi arte.
- Ordainketa errepikatuetan (zenbateko berean eta komertzio berari eginak) lehendabiziko transakzioan eskatzen da egiaztatzea. 2019ko irailaren 14a baino lehen hasitako harpidetzetan ez da egiaztatzerik beharko, horietan aldaketarik izan ezean.
- Titularraren konfiantzazkoak diren komertzioei (banku jaulkitzaileari hala adierazita) egindako ordainketak, 'zerrenda zuriak’ izenarekin ere ezagutzen da.
- Ordainketa korporatibo batzuk.
- Iruzurrerako arrisku urriko ordainketak.
Oro har, bezeroari SCA egiaztatzea eskatu aurretik, ABANCAK eta Europako gainerako bankuak aurrez deskribatutako exentzio edo salbuespenetako bat aplikatzen saiatuko gara. Beraz, kasu askotan erosketaren esperientzia oraingoaren berdin-berdina izango da.
Aurkitu PSD2 zuzentarauari buruzko informazio gehiago gure blogean.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/banca-electronica/psd2#505 -
Online ordainketez hitz egiten, zer esanahi du nire komertzioa zerrenda zuri batean egoteak? Zertan datza? Erabiltzaile batek erosketak ohikotasunez zein komertzioetan egiten duen identifika dezake. Horrela, ez da beharrezkoa izango Bezeroen Egiaztatze Indartu (SCA) erako sistema bat behin eta berriz erabiltzea. Horri esker, haren erosteko esperientzia apur bat errazagoa izango da.
ABANCA arduratzen da zerrenda zuri hori mantentzeaz, baina bezeroa da sortzen duena, eta hark bakarrik alda dezake. Bankuok ere ezin dizkiegu bezeroei sarrera berrien edo komertzioetako aldaketen inguruko iradokizunik egin. Haatik, ezerk ez du eragozten komertzioak bere bezeroei aukera horren berri ematea edo, are, iradokitzea.
Aurkitu PSD2 zuzentarauari buruzko informazio gehiago gure blogean.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/banca-electronica/psd2#506 -
Zer egin dezaket nire aplikazioan erosketa bat berresteko jakinarazpenik jasotzen ez baldin badut? Internet bidez erosketa bat ordaintzen ari bazara eta zure banku mugikorrean hura berresteko jakinarazpenik jasotzen ez baldin baduzu, ez zaitez kezkatu. Egin behar duzun bakarra "Ez duzu jakinarazpena jaso zure Banku Mugikorrean?" atalean sakatzea da eta beste aukera bat emango dizugu
Gainera, zure mugikorrean jakinarazpenak aktibatuta ote dituzun berrikusteko gomendatuko dizugu erosketak ahalik eta errazen egin ditzazun.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/banca-electronica/psd2#532 -
Zergatik eskatzen didazue gako bat aspaldiko mugimenduak behatzen ditudanean? Zure segurtasuna babesteko egiten dugu, eta hori arautzen duen Europako legeriak hala eskatzen duelako. PSD2 zuzentarauak egiaztapen indartuko neurrien edo egiaztapen bikoitzaren (ABANCAN aspaldidanik erabiltzen duguna) erabilera areagotu egin zuen kasu jakin batzuetan segurtasuna areagotzeko xedez. Kasu horietako bat da zure nortasuna egiaztatu gabe denbora asko daramazunean edo 90 egunetik gorako antzinatasuna duen informazioa ikusi nahi duzunean. Araua indarrean sartu zenetik gako bat adierazi behar duzu derrigorrez, zure mugikorrera bidaliko dizuguna.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/banca-electronica/psd2#477 -
Noiz erabili behar dut gakoa transferentzia bat egiteko? Beti eskatuko dizugu segurtasun-gako bat -zure mugikorrera bidaliko dizuguna- transferentzia bat egiteko, kasu hauetan izan ezik:
- Titular beraren kontuen artean intsualdaketa bat egiten duzunean.
- Xede kontua 'Konfiantzako onuradunen’ zure zerrendan dagoenean.
- Eragiketa zure 'Eragiketa kuttunak’ zerrendan dagoenean.
- 500 eurotik beherako transferentzietan.
- 30 eurotik beherako ordainketetan. Dena den, eskatu egin ahal dizugu zenbateko txikiko ordainketa jarraitu ugari egiten baldin badituzu.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/banca-electronica/psd2#478 -
Zer da segurtasun-gakoa eta noiz eskatuko zait? Baliozkotze-gakoa erabilera bakarreko kode bat da, zure nortasuna berresteko erabiltzen duguna soilik, legeriarekin eta jardun onenekin bat etorriz. Kasu hauetan bidaliko dizugu.
- Zure banku elektronikora sartzean (partikularrak edo enpresak). Uneko eskaera hori 90 egunetik behin errepikatuko da. Ez dizugu gako hori eskatuko aurreko 90 egunetan ABANCAKO aplikaziora konektatu baldin bazara.
- Mugimenduak behatzean. 90 egunetik gorako antzinatasuna duten mugimenduak eskatzen dituzunean.
- Eragiketa hauetan: ABANCA Cash eragiketak, txartel birtualak eratzea, mugikorrak kargatzea edo ordainketen fitxategiak igortzea.
- Transferentzietan segurtasun-gakoa eskatuko dizugu, kasu hauetan izan ezik:
- Titular beraren kontuen artean intsualdaketa bat egiten duzunean
- Xede kontua zure ‘Konfiantzako onuradunen’ zerrendan dagoenean, zerorrek kudea dezakezu ‘Nire Profila’ > ‘Open Banking’ aukeran
- Eragiketa ‘Nire Profila’ > ‘Open Banking’ aukeran alta egoeran ipini dituzun zure ‘Ohiko eragiketak ’zerrendan dagoenean
- Arriskurik gabeko 500 eurotik beherako transferentzietan
- 30 eurotik beherako ordainketetan, nahiz eta eskatu ahal dizugun zenbateko txikiko ordainketa ugari modu jarraituan egiten baldin badituzu
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/banca-electronica/psd2#480 -
Zer dira ‘Konfiantzazko onuradunak’? Zure banku elektronikotik zure lagunen, hornitzaileen edota ohiko bezeroen kontuak zein diren adierazi ahal izango diguzu. Horiek izango dira zure ‘Konfiantzazko onuradunak’. Horrenbestez, ez duzu segurtasun-gakorik beharko haiei dirua bidaltzen diezunean. Gainera, aukera izango duzu, era berean, zure ‘Ohiko eragiketak’ zehazteko, horiek klik bakarrarekin gauzatzeko, gako gehigarririk sartu beharrik gabe.
Zure banku elektronikoan kudea ditzakezu, ‘Nire profila’ > ‘Open Banking’ aukeran.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/banca-electronica/psd2#482 -
Nola ipin ditzaket ‘Konfiantzazko onuradunak’ eta ‘Ohiko eragiketak’ alta egoeran? Oso erraza da! Sartu banku elektronikoko zure profilean eta sartu ‘Open Banking’ atalean. Bertan zure konfiantzazko onuradunak eta ohiko eragiketak kudeatu eta alta eta baja egoeran ipin ditzakezu. Gainera, zure bankuko datuetara sartzeko baimena eman diezun hirugarrenen aplikazioak behatu ahal izango dituzu.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/banca-electronica/psd2#483 -
Zergatik behar dut gako bikoitza konektatzeko? Zure finantza-informazioarekin lotutako segurtasun alderdi horiek arautzen dituen Europako araudian (PSD2) zehazten da zein kasutan den beharrezkoa egiaztapen indartuko neurriak edo egiaztapen bikoitza erabiltzea iruzurra urritu eta segurtasuna areagotzeko xedez. Horrek esanahi du batzuetan metodo hauetako bi erabil ditzazula beharko dugula:
- Duzun zerbait (segurtasun-gakoak emateko mezuak jasotzeko mugikorra)
- Dakizun zerbait (zure banku elektronikoko PIN kodea)
- Zaren zerbait (hatz-marka edo aurpegi-ezagutzea mugikorrean)
Kontrol-neurri horiek elkarren artean independenteak direnez, horietakoren bat zibersegurtasunari dagokionez konprometitua baldin badago, mehatxu-arriskua murriztu egiten da, kontrol-iragazki bikoitza igaro beharko baita derrigorrez. Horrek, zalantzarik gabe, erabiltzaileen lasaitasuna areagotu egiten du beren datu eta finantza-jardunen babesari dagokionez.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/banca-electronica/psd2#484 -
Zer egin behar dut nire banku elektronikoan sartu ezin baldin badut? Zure telefono mugikorra erregistratu behar duzu. Token zahar bat baldin baduzu, abisu batekin erregistra dezakezu, konektatzen zarenean ikusgai egongo dena. Mugikorra erregistratu eta tokena erabiltzeari utzi ahal izango diozu. Eragiketa hori edozein bulegotan ere egin daiteke.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/banca-electronica/psd2#485 -
Zer gertatzen da nire erabiltzailea aholku-emailea baldin bada? Europako araudiko (PSD2) segurtasun-estandarrei jarraiki, erabiltzaile aholku-emaileek segurtasun-gako bat adierazi beharko dute beren nortasuna egiaztatzeko beren banku elektronikora konektatzen direnean.
Erabiltzaile aholku-emaile bat baldin bazara, zure banku elektronikoko kontratuan mugikorreko telefono-zenbaki eguneratu bat beharko duzu, gakoak jasotzeko sistema modura erabiliko dena. Edozein bulegotan erregistra dezakezu edo 981 910 522 telefono-zenbakira deituz.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/banca-electronica/psd2#486 -
Nola kudea ditzaket nire kontratuko “Soilik kontsulta” erabiltzaileak? Zure kontratuko online erabiltzailea kudeatzeko edo erabiltzaile berriak alta egoeran ipintzeko, eskatu zure bulegoan aukera hori gaitzeko. Funtzionaltasun berri horrek beste adiskide batzuen baimenak administratzeko aukera emango dizu, bulegora joan beharrik gabe.
Eta zure kontratuko erabiltzaileek eragiketei alta ematen jarrai dezaten nahi baldin baduzu ondoren zuk sina ditzazun Enpresak Sinadura aplikazioa deskarga dezakezu. Zure mugikorrean abisu bat jasoko duzu eragiketa bat sinatzea behar duzun bakoitzean. Hori unean bertan egin ahalko duzu aplikaziotik.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/banca-electronica/psd2#487