-
Noiz likidatzen da nire ST terminaleko eguneko fakturazioa? Oro har, egunean bertan egindako eragiketa guztiak hurrengo eguneko goizeko 7:30etan likidatzen dira automatikoki eta eragiketak egindako eguneko balio-datarekin ordaintzen dira.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/tpv/st-fisikoa#547 -
Nola piztu edo itzaltzen da nire Kontakturik gabeko ST terminala? Baldin eta Ingenico terminal bat instalatuta baduzu, terminala pizteko tekla berdea sakatu behar da zenbait segundoz derrigorrez. Terminala itzaltzeko tekla horia eta “puntu” tekla sakatu behar dituzu aldi berean.
Kontuan izan, terminala kargatuta baldin badago, itzaltzean automatikoki berrabiatzen dela.
Baldin etaSpire terminal bat baduzu, albo batean piztu/itzaltzeko botoia daukazu. Baldin etaVerifone terminal bat instalatuta baduzu, terminala pizteko tekla berdea sakatu behar duzu hainbat segundoz. Itzaltzeko, tekla gorria sakatu behar da hainbat segundoz. Gogoan izan, terminala kargatuta baldin badago, ezin da itzali
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/tpv/st-fisikoa#281 -
Nola izapidetu dezaket APLAZOS eragiketa baten itzulketa? Eragiketa baten itzulketa modu berean izapidetzen da. Berdin da salmenta-puntuan finantzazioa (APLAZOS) dagoen ala ez. Egun berean eragiketa baten itzulketa egin nahi baduzu, zure terminalaren bidez egin dezakezu ezeztapena bailitzan izapidetuz. Eragiketa atzerako egun batzuetakoa baldin bada itzulketa izango balitz bezala jardun behar duzu, oraindik ST terminalaren jardunetan agertzen baldin bada.
Zure terminalaren eskuliburu espezifikoa beha dezakezu eragiketa bat nola ezeztatu edo itzuli jakiteko.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/tpv/st-fisikoa#282 -
Nire salmentak areagotu ditzaket Aplazos zerbitzuarekin? Nola funtzionatzen du? Aplazos zerbitzuarekin bezeroei beren ordainketak finantzatzeko aukera eskain diezaiekezu zuzenean, batere arriskatu gabe. Aukera ugari dituzu: bezeroak hartzea beregain finantzazioaren kostua, gastua harekin partekatzea edo, are, zuregain hartzea, eta zure ST terminaletik egin dezakezu hori edo webgunetik zuzenean. Informa zaiztez xehetasun guztiekin eta atera abantaila zure lehiakideen aurreanCompártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/tpv/st-fisikoa#338 -
Zein da APLAZOS eragiketa baten gutxieneko zenbatekoa? APLAZOS bidezko jardun batekin erosketa baten gutxieneko zenbatekoa 75 eurokoa da.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/tpv/st-fisikoa#283 -
ST terminalak errore bat eman dit eta ez du tiketa inprimatu. Nola jakin dezaket eragiketa baimendu ote den? Eragiketa bat baimendu ote den egiaztatzeko, guztizkoak behatu behar dituzu zure terminalean. Zure terminalaren eskuliburu espezifikoan guztizkoak nola behatu ikus dezakezu.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/tpv/st-fisikoa#73 -
Nola egin dezaket itzulketa bat nire ST terminalarekin? Egun berean eragiketa baten itzulketa egin nahi baduzu, zure terminalaren bidez egin dezakezu, ezeztapena bailitzan izapidetuz. Eragiketa atzerako egun batzuetakoa baldin bada, itzulketa izango balitz bezala jardun behar duzu, oraindik ST terminalaren jardunetan agertzen baldin bada.
Zure terminalaren eskuliburu espezifikoa beha dezakezu eragiketa bat nola ezeztatu edo itzuli jakiteko.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/tpv/st-fisikoa#74 -
Nola egin dezaket salmenta bat nire ST terminalarekin? Zure terminalaren eskuliburu espezifikoan salmenta bat formalizatzeko urrats zehatzak beha ditzakezu.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/tpv/st-fisikoa#75 -
Nola egin dezaket epekako salmenta bat nire ST terminalarekin? Zure terminalean epekako salmenta bat egiteko Epekako salmenta aukera hautatu behar duzu, txartela txiparen irakurgailuan sartu, zerrenda irakurri edo txartela ST terminalera gerturatu eta eragiketaren zenbatekoa tekleatu behar duzu. Jarraian, bezeroak PIN kodea sartu beharko du eta dendak epe kopurua tekleatu beharko du.
Zure terminalaren eskuliburu espezifikoan epekako salmenta-eragiketa bat izapidetzeko urrats zehatzak beha ditzakezu.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/tpv/st-fisikoa#76 -
ABANCAKO ST terminalak American Express txartelak onartzen al ditu? Txartel horiek onar ditzakezu soilik American Expressekin aldez aurretik akordio komertzial bat erdietsi baduzu. Aktibatzeko eska dezakezu 900 816 738 telefono-zenbakira deituta. Akordio hori egonez gero, salmentak ABANCAREN jardunaren bidez egingo dira. Eragiketa horien ordainketa eta likidazioa American Expressek egingo ditu, sinatu duzun akordio komertzialaren arabera. ABANCAK ez du harreman komertzial horrekin inolako zerikusirik.
Zure terminalaren eskuliburu espezifikoan American Express txartelarekin eragiketa bat izapidetzeko urrats zehatzak beha ditzakezu.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/tpv/st-fisikoa#77 -
ABANCAKO ST terminalak Diners Club txartelak onartzen al ditu? Txartel horiek onar ditzakezu soilik Diners Clubekin aldez aurretik akordio komertzial bat erdietsi baduzu. Aktibatzeko eska dezakezu 901 10 10 11 telefono-zenbakira deituta. Akordio hori egonez gero, salmentak sostengatzeko EURO 6000 jardunaren bidez egingo dira. Eragiketa horien ordainketa eta likidazioa Diners Clubek egingo ditu, sinatutako akordio komertzialari jarraiki. ABANCAK ez du harreman komertzial horrekin inolako zerikusirik.
Zure terminalaren eskuliburu espezifikoan Diners Club txartelarekin eragiketa bat izapidetzeko urrats zehatzak beha ditzakezu.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/tpv/st-fisikoa#78 -
Zein zenbakitara deitzen du ST terminalak? ABANCAKO ST terminalak 1626 zenbakira deituko du eragiketa bat baimendu dadin. Era berean, 1248 zenbakira deiak igortzen ditu ST terminaleko parametroak eguneratze aldera.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/tpv/st-fisikoa#79 -
Oraindik zalantzak dituzu ST terminalaren inguruan? Behatu eskuliburua zuzenean Hemen duzu gure ST terminalaren eskuliburua , harekin duzun edozein gorabehera mota konpon dezazun.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/tpv/st-fisikoa#80